Zer da Ezycookie?

COOKIEEN WEB-OHARREN KONFIGURATZAILE NAGUSIA.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra zorroztasunez betetzen duen bakarra.

Ezycookie

Ezycookie Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) printzipioak eta arauak zorroztasunez betetzen dituen tresna (API) bat da.Tresna horri esker, instalatuta dagoen web-orriaren titularrak une oroaukera ematen dio erabiltzaileari bere gailuan instalatu nahi dituen cookieak hautatzeko.

Erabiltzaileak, bisitatzen den web-gunean sartzen den unetik eta bertan dagoen aldi osoan, oso erraz onartu, baztertu eta ezabatu ahal izango ditu cookieak.Gainera, erabiltzaileak jatorrizko konfigurazioa alda dezake eta biltegiratuta dauden cookieak ezaba ditzake, baita lehen konfiguraziotik lortutako datuak ere; hartara, erabiltzailea da bere datu pertsonalen benetako titularra.

Erabilgarritasuna

Ezycookie beste tresna batzuetatik honako ezaugarri hauengatik bereizten da: bere erabilgarritasunagatik —erabiltzaileak edozein unetan eskura eta erabil dezake elkarri eragiteko eta, beti, bere pribatutasunaren mugak zehazteko, eta bere lehentasunezko aukerak erraz hautatzeko—; bere erraztasunagatik —web-orriak erabiltzailearen esku jartzen duen tresna erraza eta argia da—; eta behar duen informazio guztia jaso ondoren, cookien erabilerari buruz gehien komeni zaion erabakia hartzeko, erabiltzaileak izan behar duen beharrezko informazio guztia eransteagatik.

Azkenik, cookieak konfiguratu edo datu pertsonalen hasierako edozein tratamendu egin aurretik, Ezycookiek erabiltzaileari berariazko baimena eskatzen dio baiezko ekintza positibo eta ageriko baten bidez; eta horri ez erantzuteak ez du esan nahiko erabiltzaileak baimena ematen duela.

Hasierako konfigurazioa

Hasierako konfigurazioan, web-orriaren titularrak bere cookien politika aurrekonfiguratzen du. Erabiltzaileak aurrekonfigurazio hori erraz aldatzeko aukera izango du. Cookieak, euren helburuaren arabera, taldekatuak aurkezten dira: funtzionamenduko cookieak, estatistikako cookieak, publizitatea eta/edo profilak eratzeko helburu duten cookieak eta, azkenik, sailkatu gabeko cookieak.

Ezaugarriak

EZYCOOKIEren ezaugarrien edo funtzioen artean daude:

Zorroztasunez betetzea

Zorroztasunez, hitzez hitz eta zuzen betetzea Datak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

“Polite” edo “Funny” modalitateak

Web-orriko titularrak testu moduan edo interfaze grafiko bidez konfigura dezake web-orria, betiere web-orri motaren arabera edo titularrak web-orriari eman nahi dion seriotasunaren arabera.

PRO bertsioa

PRO bertsioan (ordainpekoan), web-orriko titularrak modu formalean konfigura dezake “COOKIE” errotulua, letra-tipoa eta -kolorea, bere irudi korporatibora egokitzearren.Era berean, cookieengeruza pantailaren beste toki batean koka dezake.

Ongi etorriko mezua

EZYCOOKIEren ongi etorriko mezua, erabiltzaileari zer egin nahi duen galdetzen diona.

Birbideratzea

Web-guneko cookie-politikara birbideratzen du erabiltzailea, informazio gehiago lor dezan.

Sailkapena

Cookieak izenaren, funtzionaltasunaren, ezaugarrien eta iraungipenaren arabera sailkatzea.

Cookieak onartu

Cookieak onartzeko aukera

Cookieak baztertu

Cookieak baztertzeko aukera

Cookieak ezabatu

Cookieak ezabatzeko aukera

Lehentasunak konfiguratu

Cookieen arloko lehentasunak konfiguratzeko aukera

Animazio grafikoa

Funny bertsioan, erabiltzaileak cookieak onartu, konfiguratu edo baztertu ostean, agertzen den Ezycookieren animazio grafikoa.
EzyCookie Waiting

This website uses its own cookies and/or third-party cookies to improve our services and your user experience. From here on out and at any time, you can use EZYCOOKIE to adjust settings on our page and manage your cookie storage preferences.
We recommend adjusting settings from the start.

What do you want to do?

X
X

ALL


Data and functional cookies


Data and statistical cookies


Data and marketing cookies


Data and unclassified cookies