Ezycookie

Web-guneetako jabeek eta webmasterrek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko API kontzeptu berria.

Ezycookie da DBEOaren 7.3. artikulua osorik betetzen duen eta administrazio-zehapenak saihesten dituen cookieak baimentzeko API bakarra.

Interesdunak edozein unetan ken dezake bere baimena.Baimena bertan behera uzteak ez du tratamenduaren zilegitasunean eraginik izango, baimena kendu aurreko adostasunean oinarritzen den aldetik.Baimena eman aurretik, horren berri emango zaio interesdunari.

BAIMENA KENTZEA BAIMENA EMATEA BEZAIN ERRAZA DA.

Erantzukizun proaktiboa, diseinutik bertatiketa lehenespenez.

Erantzukizun proaktiboaren printzipioak behartuta —DBEOaren 25. artikuluarekin batera—, tratamenduaren arduradunek Datuen Babesa Kudeatzeko Sistemaren neurri tekniko egokiak eta antolamendu-neurri egokiak aplikatu beharko dituzte, diseinutik bertatik eta lehenespenez, betiere erabiltzaileen intimitate-eskubidea benetan bermatzera begira.

Ezycookie da Europako Erregelamendua zorroztasunez betetzen duen tresna (API) bakarra; izatez, Europako Erregelamenduaren arabera erabiltzailea da “UNE ORO” datuen titularra, lege-salbuespenen kasuan izan ezik.

Nola urratzen dute cookieek erabiltzailearen intimitate-eskubidea?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30. KONTUAN HARTUZKOAK cookieen eta pribatutasunaren arteko lotura deskribatzen du, eta hau adierazten du:“Pertsona fisikoak haien gailuek, aplikazioek, tresnek eta protokoloek emandako lineako identifikatzaileekin lotu daitezke, baita Interneteko protokoloen helbideekin, “cookie” moduko saio-identifikatzaileekin edo beste identifikatzaile batzuekin ere, hala nola irrati-maiztasun bidezko identifikazio-etiketekin.Horrek arrastoak utz ditzake eta, batik bat, identifikatzaile bakarrekin eta zerbitzariek jasotako beste datu batzuekin batera badatoz, pertsona fisikoen profilak lantzeko eta identifikatzeko erabil daitezke”.

Gardentasuneko eta tratamendu zilegi eta leialeko printzipioak

Bestalde, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 39. Kontuan Hartuzkoak zehazten du tratamenduak zilegi eta leiala izan beharko duela.Gardentasunaren printzipioa eta irismena definitzen du, eta adierazten du pertsona fisikoek datu pertsonalen tratamenduaren ondoriozko arriskuak, arauak, babesak eta eskubideak jakin beharko dituztela, baita tratamendu horren inguruko eskubideak baliatzeko modua ere.

Erabiltzailea da baimenaren jabea

Xedapen-zatian, DBEOaren 7.3. artikuluak xedatzen du erabiltzailea dela baimenaren jabea eta baimena kentzea baimena ematea bezain erraza izan beharko zaiola.

Erabiltzaileak une oro kendu ahal izango du baimena

Bestalde, DBEOaren 13.2 artikuluak zehazten duenez, tratamendua oinarritzen deneanxede espezifikoetarako aurretiazko baimenean edo baimen esplizituan, erabiltzaileak edozein unetan izango du baimena kentzeko aukera.

Erabiltzaileak berehala egin ahal izango du tratamenduaren aurka

Era berean, DBEOaren 21. artikuluak, aurka egiteko eskubidea konfiguratzean, adierazten du interesdunak edozein unetan egin ahal izango duela datuen tratamenduaren aurka, eta datu pertsonalen tratamenduaren xedea zuzeneko merkadoteknia denean, interesdunak une oro egin ahal izango duela berari dagozkion datu pertsonalen tratamenduaren aurka, barnean dela profilak lantzea —merkadoteknia horrekin lotzen den heinean.

Ezycookieren funtzionaltasuna da tamaina txikiko geruza egoiliar gisa geratzea etaDBEOa zuzen eta zehatz-mehatz betetzeko aukera ematea. Gaur egun, hori egiten duen API bakarra da eta, gainera, aurretiazko baimenak eta cookieak aldatzeko eta ezabatzeko aukera ere ematen du, DBEOaren arabera.

EzyCookie Waiting

This website uses its own cookies and/or third-party cookies to improve our services and your user experience. From here on out and at any time, you can use EZYCOOKIE to adjust settings on our page and manage your cookie storage preferences.
We recommend adjusting settings from the start.

What do you want to do?

X
X

ALL


Data and functional cookies


Data and statistical cookies


Data and marketing cookies


Data and unclassified cookies